lunes, 15 de noviembre de 2010

Lambrettan Nafarroako erreinu zaharrean barrena!

Goiza frexkoa baino ateri oraindik, lehenengo geldiunea Pagozelain, gosari ederra eta Behobiara doazen korrikalari nafarrei agurra tortilla pintxoa janez. Karabanan Gareseraino, han dugu zai Arkaitz lambretta guztien amona indartsuarekin. Lambrettak hartu eta bagoaz Eunateko baseliza erromanikoa bixitatzera.



Baseliza ondo aztertu eta Altamirako gasolinerekin antzekotasuna duela konturatu eta gero, bagoaz berriro aurrera. Obanos, Eneritz, Hitchcocken “Los Pájaros”-en atakea, Tiraputik aurrera mugelloa eta RBari egurra emanez eta Artaxoan geldialdi teknikoa.


Eskapea gogortu eta Tafallaraino tantorik ere ez, hau suertea gurea! Lanbro azpian San Martin de Unx atzean utzi eta Uxuen lambrettak aterpean utzi eta gero hamaiketakoa, ardoa, kroketak eta txistorra. Azken kotileo scooteristetaz hitz egin eta gero bagoaz euri eta grabila goian behean Zarrakaztelura. Reserban sartu gara iada eta bada garaia gasofa pixka bat hartzeko. Biurgunerik gabeko errepideak Aragoin barrena Sadabaraino, berdin handik Sos del Rey Catolicoraino.



Euria berriro eguneko lehenengo portuan eta aterpe goxoa Sosen. Bokatak, Gumball, ardoa, txoperrak, Dave Webster, Ts1, Franspeed, Indioak,futbolina........... ez dago aspertzeko tarterik. Arrankatu, herrian atentzioa deitu, eta ilundu baino lehenago buelta hasitako lekurantz. Hala ere, Zangotzako portiko erromanikoak merezi zuen geldialditxo bat.





Eslaba, Lerga, Tafalla, Artaxoa, Mendigorria............. Gares!!!! Kafe goxoa hartu,eta bagoaz bueltan etxera. Lambrettak espero bezain ondo, motor guztiak indarrez, eta berriro BRMa biltzeko gogoz abentura berri bati ekiteko.


6 comentarios:

ArKaTxU dijo...

Hitchcocken “Los Pajaros”-en atakea, oso ona!
Sekulako kronika ta sekulako eguna!

David dijo...

WTF!!

PasneR dijo...

http://fr.wikipedia.org/wiki/Basque ;-)

Anónimo dijo...

Nire aldetik ere, paregabeko eguna, ezinhobea. Sekulako jende taldea.

Errepikatzeko irrikitan!

David dijo...

Entiendo que ha sido un gran dia.....
por mi parte mi tierra es Occitania.. hablo provenzal (ya no lo utilizo mucho)

PasneR dijo...

Un día perfecto David, mala previsión de tiempo que al final no fue para tanto, cinco buenos colegas con cinco lambrettas y una ruta expectacular. Que más se puede pedir? Un saludo!